XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gehienetan, ezin ezagutu ditzakegu zeharo, munduko herrien atsekabeak, nahiz lehengokoak, nahiz oraingoak.

Nork zenba litzake? Edonon eta beti, mundu honetako herriak izan dira, galtzailerik haundienak.

Eta, basabereen hortzetan dagoen bildotsa bezala, edo haizeak daraman hostoa bezala, bai eta ere irainduak eta apalduak, beren lurretatik erauziak, izan dira, hala nola salduak, atzipetuak, zigortuak eta zapalduak.

Askotan ere, askatasuna eta hobariak lortzeko borroka latz eta odoltsuetan ari behar izan dute.

Aspalditanik datorkigu egoera atsekabe hau: Mende batzu direla, italiar zizelari ospatsua, Migel Angel`ek, idatzi zuen, Lorenzo Mèdicis Il Pensierosoren haitzurdinezko hilobian: Gozoa da lo-egitea, gozoagoa haitzurdinezko katea, laido eta atsekabeak irauten duten bitartean.

Gaurregunean, herriaren semeek, zerbait ikasi dugu, joan ziren mendez-mendezko erakuspen eta irakaspenen bidez, alde batetik, eta gaurko komunikabideen bidez, bestetik.

Eta, bederen, ba ditugu ere nahiko jakintza eta borondate ona, gure gizartearen erabakietan parte hartzeko.